FAQ
Artikuluen inguruko informazioa
1. Zein motatako materiala erabiltzen da artelanetan?
Artikuluaren deskribapenean adierazten da. Kotoizko oihalak edo egur-laminazko taulatxoak erabiltzen ditugu normalean.
2. Zein motatako papera erabiltzen da argazki laminetan?
Mate akabereko Fujifilm argazki papera erabiltzen dugu.
3. Markoa barne al dago?
Artelan zein argazki lamina guztiak markoarekin edo markorik gabe saltzen dira.
Artelanak egurrezko markoarekin daude eskuragarri.
Argazki laminak aluminio beltzeko edo zilar koloreko markoarekin eros daitezke, kristal sintetiko babesarekin.
4. Artelan bakoitza bakarra al da?
Artelan bakoitza eskuz egina da. Honen ondorioz, ez daude bi artelan erabat berdinak direnik. Batzuetan gai edo diseinu bera errepikatu arren, bakoitzak bere berezitasunak ditu. Zenbakituta eta firmatuta daude.
5. Artelan edizio kupurua mugatua al da?
Bai, artelan guztiak edizio mugatuan egiten dira. Batzuk serietan aurkezten dira, eta serie bakoitzak gehieneko kopurua du. Beste artelan batzuk serie bakarrean aurkezten dira.
Bakoitzaren xehetasuna eta kopurua artikuluaren deskribapenean zehazten da. Serie bereko artelanek tamaina desberdina izan ditzakete.
6. Argazki lamina serie kopurua mugatua al da?
Argazki lamina bakoitzak ale kopuru mugatua du. Kopuru hori artikuluaren deskribapenean zehazten da. Argazki lamina guztiak zenbakituta eta firmatuta daude.
7. Artelanek, diseinuek eta argazkiek egile-eskubide babesa al dute?
Bai, artelan, diseinu eta argazki guztiak jabetza intelektualaren bidez babestuta daude eta erregistratuta.
8. Diseinuak garatzeko garaian IA tresnak erabiltzen al dira?
Ez, artelanak eta laminetako diseinuak IA erabili gabe sortzen dira, eskuzko eta teknika digitalak konbinatuz.
⸻
Bidalketak eta entregak
9. Zein herrialdetara bidaltzen da?
Gaur egun, Europar Batasuneko herrialde hauetara bidaltzen dugu: Alemania, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Espainia, Frantzia, Italia, Herbehereak eta Portugal. Gure bidalketa-zerbitzua beste herrialde batzuetara zabaltzeko lanean ari gara.
10. Zenbat denbora behar du nire eskaerak iristeko?
Ohiko entrega epea 5 eta 10 lanegun artekoa da, zure kokapenaren eta produktu motaren araberakoa. Abuztuko opor garaian, epea luza daiteke.
11. Zenbat balio du bidalketak?
Bidalketak dohakoak dira 150€-tik gorako eskaeretarako. Zenbateko txikiagoko eskaeretan, bidalketa-kostuak aplikatuko dira eta erosketa amaitu aurretik adieraziko dira. Kostu hauek bidalketa herrialdearen araberakoak dira.
12. Nola jarraitu dezaket nire eskaera?
Eskaera bidaltzen denean, jarraipen kodea duen mezu elektroniko bat jasoko duzu.
13. Zein bilgarri erabiltzen dira bidalketarako?
Argazki laminak hodi zurruneko kartoi kutxetan bidaltzen ditugu.
Artelanak edo markoa duten argazki laminak indartutako kartoizko kutxetan bidaltzen ditugu.
⸻
Ordainketak eta itzulketak
14. Zein ordainketa metodo onartzen dira?
Kreditu/debitu txartelak edo Apple Pay onartzen ditugu.
15. Produktu bat itzuli edo aldatu dezaket?
Artelanak eta edizio mugatuko argazki-laminak eskaera jaso eta hurrengo 14 egun naturalen barruan itzuli ahal izango dira, betiere egoera onean, erabili gabe eta jatorrizko kutxan itzultzen badira.
Itzulketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira, bidalketan gertaturiko ezbehar edo kalteren bat dagoenean izan ezik.
16. Zer gertatzen da nire eskaera kaltetuta iristen bada?
Kasu honetan, ahalik eta azkarren jakinarazi beharko diguzu, ahal dela entregatu eta hurrengo 48 orduen barruan, kutxaren eta artikuluaren argazkiekin batera.
Kasu horietan, itzulketa edo ordezkapenaren gastuak gure gain hartuko ditugu, betiere kaltea ez bada erabilera desegokiaren edo bidalketa manipulazio okerraren ondorioz.
⸻
Bestelako gaiak
17. Faktura eska dezaket?
Bai, eskaeraren oharren atalean adieraz dezakezu edo idatzi iezaguzu zure datu fiskalekin.
18. Nola zaindu dezaket nire artelana edo argazki lamina denbora gehiago iraun dezan?
Babestu eguzki argi zuzenetik eta hezetasunetik. Noizean behin trapu leun eta lehor batekin garbitu dezakezu egoera onean mantentzeko.